Aurten
ere, azaroaren 25ean ospatzen den INDARKERIA SEXISTAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO
EGUNA-rekin bat egin nahi
dugu Zurbarango eskolan.
Alde
batetik, emakumeek eta neskek pairatzen dituzten indarkeria mota guztiak
salatuz, eta bestetik indarkeriarik gerta ez dadin lan egiteko konpromisoa
hartuz.
Horregatik,
gure eskolan ere (gelan, jolastorduetan, jantokian, eskolaz kanpoko
ekintzetan,…) eraso baten aurrean laguna babestuko dugu eta
bidezkoa ez dena defendatuko dugu.
Beraz ondorengoa aldarrikatu nahi dugu:
1.
Guztion eskubideak
errespetatuko eta errespetaraziko ditugula.
2.
Edozein
indarkeriari, fisikoa zein psikikoa, aurre egingo diogula.
3.
Elkartasunean eta
errespetuan oinarritzen diren harremanak bultzatuko ditugula.
4.
Elkarrizketan eta
laguntasunean oinarritutako eredu eta mezuak erabiliko ditugula.
EZ,
EZETZ DA ! ERASOEN AURREAN, DENOK BAT !
|
Berdintasun txokoa |
|
Patioan zirkuu moreak egin genituen |
|
6. mailakoek egun honetarako egindako bertsoak abestu zituzten.
Gaurko
egun honetan
Ez
gara isilduko
Nahikoa
dela esan
Ta
ez dugu etsiko
Indar
guztiak batuz
Guk
dugu lortuko
Gure
mare morea
Ez
da geldituko
Erasoen
aurrean
Ez
izan koldarra
Bildu
dezagun denok
orain
gure indarra
berdintasuna
dugu
egungo
iparra
eskubide
guztiak
defenda
beharra
|