martes, 8 de enero de 2019

GABONETAKO KANPAINA


Gabonak gertu ditugula, ezinbestekoa da jostailuen publizitate-kanpainek islatzen duten estereotipoz beteriko irudiaz ohartzea. Ematen dituzten mutil eta nesken rola klasikoek ez dute laguntzen benetako berdintasuna lortzen. Haur bakoitzak, eskubide osoa izan behar du nahi duen jolasa aukeratzeko jokaeretan eta erabakietan eraginik izan gabe.

Horregatik eskolako Berdintasun Txokoaniragarkietan saldu nahi digutenarekin apurtzeko,  mila aukera daudela erakutsi genuen. "Saldu nahi digutenaren aurrean... mila kolore, mila aukera!





AZAROAK 25 - EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Aurten ere, azaroaren 25ean ospatzen den INDARKERIA SEXISTAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA-rekin bat egin nahi dugu Zurbarango eskolan.
Alde batetik, emakumeek eta neskek pairatzen dituzten indarkeria mota guztiak salatuz, eta bestetik indarkeriarik gerta ez dadin lan egiteko konpromisoa hartuz.

Horregatik, gure eskolan ere (gelan, jolastorduetan, jantokian, eskolaz kanpoko ekintzetan,…)  eraso baten aurrean laguna babestuko dugu eta bidezkoa ez dena defendatuko dugu.

Beraz ondorengoa aldarrikatu nahi dugu:
1. Guztion eskubideak errespetatuko eta errespetaraziko ditugula.
2. Edozein indarkeriari, fisikoa zein psikikoa, aurre egingo diogula.
3. Elkartasunean eta errespetuan oinarritzen diren harremanak bultzatuko ditugula.
4. Elkarrizketan eta laguntasunean oinarritutako eredu eta mezuak erabiliko ditugula.

EZ, EZETZ DA !   ERASOEN AURREAN, DENOK BAT !

Berdintasun txokoa






Patioan zirkuu moreak egin genituen




6. mailakoek egun honetarako egindako bertsoak abestu zituzten.


Gaurko egun honetan
Ez gara isilduko
Nahikoa dela esan
Ta ez dugu etsiko
Indar guztiak batuz
Guk dugu lortuko
Gure mare morea
Ez da geldituko


Erasoen aurrean
Ez izan koldarra
Bildu dezagun denok
orain gure indarra
berdintasuna dugu
egungo iparra
eskubide guztiak
defenda beharra