jueves, 6 de marzo de 2014

MARTXOAK 8





                          

Aurten ez da eskola eguna larunbata delako baina eskolan baditugu pentsatuta zenbait gauza egitea. Ostiraleko irrati saioan "Konplize ditut eta maite ditut denak" kanta polita entzungo dugu. Gero geletan bideoa ikusi eta letra irakurriko dugu bertan azaltzen dena komentatzeko asmoz.
 Hemen daukazue kantaren bideoa, Mikel Markez eta Aire -ahizpak kantatua  Uxue Alberdi bertsolariaren hitzekin.


Hurrengo astean denon artean hormirudia egingo dugu eskolako atarian eta bertan esparru desberdinetako zenbait emakume famatuen bizitza eta beraiek egindako lanaren berri jarriko dugu, argi eta garbi gera dadin emakumeek ere gizartean eta historian zehar beraien lekua dutela.


Hemen gaudenok 2.mailako neska-mutilak gara, oso ondo pasatu genuen!!!






5. mailakook ere zenbait emakumeren inguruko lanak egin genituen